jueves, 25 de octubre de 2012

Ametsak eta erronkak

Bideo honetan, behar berezietako neska baten bideo agertzen da, mirezten duen artista famatu batekin abesten. 3:42 minutuan, neskak azaltzen duen irribarre isila, lotsatia, ezin hobea da. Irribarre horrek, berarentzat, bere familiarentzat, eta niretzat, opari ederra da, aukera izan duelako haren gaitasunak garatzeko eta haren ametsak betetzeko. Momentu horretan neska harro dago bere egiteaz, lortu duenaz, lotsatuta dago, baina barrutik ziurrenik poz pozik egongo da. Zorionak neska horri eta bere familia eta hezitzaileei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario