URTXINTXA ESKOLAK, IRAKASLEEN ALDEKO HAINBAT JARDUNALDE ETA BALIABIDE ESKURAGARRI DITU ETA LAN HANDIA EGITEN DU HEZKUNTZA HOBEAREN ALDE. HORI DELA ETA, BERE WEB HORRIA EZAGUTZERA EMATEKO ETA BERE HISTORIO ETA HELBURUAREN BERRI EMATEN DIZUET. ESPERO DUT ERABILGARRIA SUERTATZEA.
Urtxintxa Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere
ibilbidea 1986. urtean hasi zuen. Bere jarduera nagusia haur eta gazteen
aisialdiko heziketaren esparruan hasi zuen.
Jarduera hauek beste esparruetara zabaltzen joan ziren, hala nola,
hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duten formazio planak,
baliabideen sorkuntza eta haur zein gazteekin esku-hartze zuzena;
aisialdiko heziketaren arloko egitasmo zehatzen kudeaketa, ikerketa eta
aholkularitza.
Misioa
Heziketan oinarritzen den gizakiaren garapena, nagusiki aisialdiko
formazioa eta esku-hartzen zuzenaren bitartez. Gizakiaren garapena,
ondorengo aldagaietan oinarritzen da:
- Heziketa: Urtxintxaren jarduera guztiek heziketa dimentsio argia dute, bai bitartekoetan bai xedeetan.
- Aisialdiko heziketa, aisialdirako heziketa: aisialdiak berebiziko garrantzia duelako haur eta gazteen (etorkizuneko helduak) nortasunaren eraikuntzan, aisialdia bitarteko ezin hobea delako baloreen heziketan.
- Gizakiaren sustapena: gizakiaren errealizazio osoa, duintasunean oinarrituta eta dimentsio guztietan.
Honako irudiak klik eginez web orrira bidaliko zaitu.
(http://www.urtxintxa.org)